Ikazkin eta industria txikiei bisita, Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Urdallue errekako bailaran barrena ibiltzeko aukera izanen da bihar, Artikutza Na­tura programaren barruan. Abenduaren 9an egin zen ibilaldi bat, eta bihar eginen da beste bat. 

Parte hartzeko izena eman behar da aurretik, internet bidez: https://www.do­nos­ti­a.eus/ataria/eu/web/ingurumena/natura-biodibertsitatea/artikutza/jarduerak/bisita-gidatuak.

Egun erdiko ibilaldia, Olentzeroren bila
Biharko proposatu den ibilaldian, aspaldiko ikazkinen az­tar­nak ikusteko aukera izanen da. «Olentzero bera ere inguruan ote dabil?», galdegin dute antolatzaileek.
Horrez gain, hainbat azpiegitura zahar ikusteko aukera ere izanen da: Urdallueko baserria, Artikutzako auzorako argindarra sortzen zuen zentral elektrikoa eta hau urez hornitzeko kanal eta depositoa, besteak beste.

Irteera puntua Artikutzako sarreran, Eskaseko atezaindegiko aparkalekuan jarri dute, goizeko 09:15etan, eta gutxi-gorabehera, eguerdiko 13:30e­tarako bukatuko da bisita. Denera, 6,5 kilometroko ibilbidea izanen da, 350 metroko desnibelekoa.

Bisita elebitan eginen da. Sei urtetik beherakoentzat doan izanen da; 6-16 urte bitarkoentzat, 2,09 euro balioko du; eta 16 urtetiko gorakoentzat, 3,14 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!