Emakume palisten festa eta finalak, Tolosan gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Emakume palisten bilgune bi­lakatuko da gaur, Tolosako Beo­tibar frontoia, eta egun osoko festa egingo dute.
Aurrena, goizeko 10:00etan hasita, paleta txapelketa azkarra jokatuko dute hamar bikotek. Tartean izango dira, Her­na­niko bi bikote: Amaia Alkorta eta Arantxa Gorostegi, eta Ane Diaz eta Maialen Garmendia.
Ligaxka jokatuko dute, eguer­diko 14:00ak arte, eta bazkaria egingo dute gero. Arra­tsal­deko 15:50etan bueltatuko dira, semifinalekin, eta 16:30etan jokatuko dute finala.

Amaia Irazustabarrenak, Emakumea Pilotariko finala
Eta final horren ondoren, beste bi ere jokatuko dira: Ema­ku­mea Pilotari txapelketakoak. Lehe­nen­­go mailakoa jokatuko du Amaia Irazustabarrenak, Mi­­ren Arrillaga usurbildarrare­kin, Ane Maiza eta Maider Men­­dizabalen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!