Kopako semifinalaren aurrerapena, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Partidu garrantzitsua dauka Hernanik bihar, Ohorezko Mai­lan. Bartzelonaren kontra jokatuko dute, bigarren itzuliaren estreinako partidua, eguerdiko 12:30etan Landaren.
Baina ez da izango azkeneko aldia, elkarren kontra ariko di­rena: Kopako semifinalaren au­rrerapena izango da biharkoa, partidu hori bera errepikatuko baitute finalerako txartelaren bila; Landaren, hori ere.
Beraz, ligarako puntuak pi­la­tzeko bakarrik ez, Koparako ere baliagarria izango da: kontrarioari neurria hartu, animoak indartu... Ez dute lan erraza izango hernaniarrek, aurreneko itzuli bikaina osatu baitute kataluniarrek, eta laugarren daude. Baina garaipena bilatuko dute, Igor Genuaren itzulera ere aldeko dutela. Beharra ere badaukate: liga ondo hasi arren, jai­­tsierako postuetatik oso ger­tu daude berriro, 10garren postuan, Cisneros azkenaurrenaren puntu berdinekin.

Mikel Perez, aurreneko itzuliaren 15eko idealean
Bigarren itzulia hasiko du bihar Hernanik; baina hasi aurretik, aurreneko itzuliko jokalari onenak ere izendatu ditu Ohorezko Mai­lak. Zehazki, ligako 15eko ideala osatu dute, eta horien artean dago Mikel Perez hernaniarra, hirugarren lerroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!