Sukaldean epel-epel, Gabonetarako prestatazen

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Gabonei begira sukaldaritza ikastaroa antolatu dute Ur Mia elkartean, Udazken Ku­l­tu­rala borobiltzeko. Parte har­tzeko aurretik eman behar zen izena, eta dagoeneko egin dute aurreneko saioa.

Asteazkenean bildu ziren hain ereñotzuar Ur Mia elkartean, sukaldeko epelean lanean aritzeko, eta bigarren saioa datorren asteazkenean, abenduaren 19an egingo dute. Arratsaldeko 19:00etan elkartuta, Gabonetarako jakiak pres­tatzen ikasi, eta bertan afaltzeko aukera izango dute izena eman dutenek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!