Hondakin Legearen helburua betetzeko, konposta egiteko deia

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Mendialdea Man­komuni­ta­teak herritarrak materia organikoa konpostatzera anima­tzeko kanpaina jarri du mar­txan: Erein ohitura, egin konposta. Helburua da Nafarroako Hon­­da­kin Legeak jarritako hel­burua betetzea; hau da, ma­teria organikoaren %50 be­rei­zita kudea­tzea. Gaur egun, Men­di­al­dea Mankomunita­te­ak organikoaren %14 jasotzen du horrela.

Hala azaldu zuten orain gutxi egindako agerraldian Joseba Sanchez, Mendialdea Man­komunitateako Tekni­ka­ri­ak eta Mankomunitateko udalerrietako ordezkariek; tar­­tean,  Ainhoa Ansa, Ara­no­ko alkateak eta Unai Loiarte, Goizuetako alkateak.

Konposta egiteko, izena emateko deia
Hainbat arrazoi medio, auzo-konposta edo etxe-konposta egitera bultzatu nahi ditu Man­komunitateak herritarrak, eta izena emateko dei egin diete, 948 51 04 44 telefonora deituta.

Arrazoietako bat da, «sor­tzen dugun hondakinen ardura hartzea», eta era berean, Hondakin Legeak zabortegira isuritako zabor tonengatik ezarri duen kanona murriztea. Izan ere, Mankomunitateko batzarrak ekainean onartu zuen gai organikoa bildu eta kudeatzeko 2018-2020 planaren arabera, Mankomuni­ta­tean sortzen den materia organikoaren %100 konposta bidez bertan kudeatu nahi da, eta horrekin, gertuko ekonomia bultzau eta hondakinek Culebrete plantaraino egin beharreko 120 kilometroak saihetsiko lirateke.

Diseinua, Aranoko Alai Ondo Estudioarena
Kanpaina honez gain, konpostarekin erlazionatutako ekin­tza gehiago ere eginen ditu Mankomunitateak, eta horietarako erabiliko den irudia ere aurkeztu zuten, agerraldi honetan. 

Diseinua Aranoko Alai Ondo Estudioak egin du, eta datozen urteetan erreferentiazkoa izanen dela azpimarratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!