Gaur jokatuko da, Bizkaiako Bertsolari Txapelketaren finala, Bilboko Miribillan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta bertan ariko da Nerea Ibarzabal, Hernanin bizi den markinarra. Beste zazpi lagun igoko dira taula gainera, berarekin: Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.
Gogotsu azaldu da Ibarzabal: «faborito garbirik ez dago, eta nahiko nuke hori aprobetxatu. Saiatuko naiz egiten, ohiko plaza batetik gertuen dagoen saio bat»