Bonboiak eta turroiak egiteko zita, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Gozogintza tailerra antolatu dute hilabete honetan, Zilegi Eskolen barruan, Udaleko Eus­kara Sailak eta AEK euskaltegiak. Datorren asteartean izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Zipotza elkartean.

Eta zehazki, ikasiko dute bonboiak eta turroiak egiten, datozen asteotan hain ohikoak izaten direnak. Ana Corcolesek eskainiko du tailerra.

Saioan parte hartzeko, ize­na eman behar da aurrez, eta hiru bide jarri dituzte aukeran, horretarako: 607 610 687 edo 607 592 864 telefonoetara deitu, edo idatzi zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora. 2 euro izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!