«Udaran zehar hernaniarrok bost kontinenteak zapaltzen ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Hernaniar asko dira jada, Gabonak he­rrian pasa beharrean, oporretan, etxetik kanpo, ospatzen dituztenak: «duela urte batzuk agian ikusten ez ziren gauzak egiten dira egun». 

Daten arabera, hiru tendentzia mota age­ri dira: «batzuk, abenduaren 24-25a pa­satzen dute kanpoan, eta gainon­tzekoa hemen, edo Gabonak hemen pasa, eta urtarrilaren 1etik 6ra arte di­joa­­zenak ere badaude, baita gabon ­gaua eta urte zahar gaua, bi fetxa ­nagusienak, kanpoan pa­sa­tzen dituztenak ere», azaltzen dute.
Eta destinoak ere, anitzak dira. Ba­te­tik, eguzki bila dijoazenak daude: Kana­riar uharteak, Caribe eta Cuba. «Hauek fa­milia-planak izaten dira, gehienetan; eta astebete edo 10 egun joan ohi dira», diote.

Azkenaldian ere, Gabonekin oso lotuta dau­den hiriburuek arrakasta haundia daukate: New York, Londres, Amster­dam, Praga... «Gabonetako azo­kak» direlako bul­­­tzatzen ditu asko eta asko, destino ha­uek aukeratzera. Baina Europan horiek ba­karrik ez, «Aurora Borealen garaia da, eta Noruegara ere joaten da jendea, garai ho­ne­tan ekintza asko antolatzen dituzte-eta!»

Oparietan ez ezik, datorren urteko oporretan pentsatzeko unea da urte bukaera.


Eta Latinoamerikara, eta bereziki, Ar­gen­tinara ere joaten da baten bat: «ber­tan udara baita!».
Baina kanpora bakarrik ez, estatu mai­lan ere, jendea mugitzen dela diote: «garai honetan barruko turismoa kos­ta­koa baino gehiago izaten da: hotel bi­txiak (gaztelaniaz, ‘Hoteles con en­canto’) he­men gertu, hala nola Errioxan, Kanta­brian edo Nafarroan; bainu-etxeak edota paradorrak». Horrez gain, urte­ zahar gau­ean «egonaldi motzak» ere izaten di­ra, gertu.

Oparitzeko unea, ere bai
Baina bidaiatzeko unea bakarrik ez, bi­dai­ak oparitzekoa ere badira Gabonak, eta horren inguruan badakite Hernani Bi­dai­aken. Azkenaldian, bidai-kofreak oso modan daude, eta horietakoak ba­di­tuz­tela diote Hernani Bidaiakeko ar­du­ra­du­nek. Dena den, beraiek sor­tutako per­tso­nalizatutako planak go­men­datzen di­tuz­te, malguagoak direnak datetan eta des­tinotan: «aurrekontuaren eta beze­roak nahi duenaren arabera egokitu egi­ten ditugu planak. Kofreak, aldiz, muga­tuagoak dira, eta egokitu egin behar zara nahitaez dagoenera. Norma­lean, hotel be­re­ziak eta ekintza bat izaten dira: bo­de­ga bat, spa bat, musikal bat...». 

Beste aukera bat da bonoena: «bono­e­tan oparitzen duenak sujeritzen du des­tino bat, baina azkenean, zuk era­ba­ki­tzen duzu». Hortaz, aurrekoa baino zaba­lagoa da.

«2019ko dena ez dago erreserbatzeko moduan, baina asko bai»
Oparietan ez ezik, datorren urteko opo­rre­tan pentsatzen hasteko unea ere iza­ten da urte bukaera: Aste Santua, dato­rren ur­te­ko zubiak, udara... Hernani Bi­da­iak­eko lan­gileen ustez, «Aste Santua orain hartu behar da!». Eta gainontzekoa, «hasi dai­te­ke begiratzen». Hala egiten omen du «hu­rrengo urteko oporrak dakiz­ki­e­nak, pre­zio hoberenak eta aukera ho­be­renak lor­tzeko», diote. Momentu honetan «2019ko de­na ez dago erre­ser­ba­tzeko moduan, bai­­na asko bai: kruzeroak, 2020ra arte­ko­ak hartu daitezke, eta taldekako bidaiak, 2019rako ere bai: gida batekin, taldean, bi­si­ta­tu daitezke Bilbotik joanda Tailandia, Vietnam, India edota Errusia, adibidez. Horregatik, onena begira­tzen hastea da, bestela, garestitu egiten da, eta ez zara joaten!».

Destinoen artean denetarik dagoela onartzen dute, bereziki uda partean: «uda­ran zehar hernaniarrok bost kon­­­­­­­tinenteak zapaltzen ditugu». 

Gainera, azkenaldian «oso geldirik» egon diren destino batzuk azkeneko urte honetan asko mugitzen ari direla ziurtatzen dute: Egipto, Israel, Maroko, Estambul, Uzbekistan, Tunisia... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!