Kontrakantxa Gaztetxeak eta Hernaniko Langileon Babes Sareak proiektu berri bat jarri du martxan: Jantoki soziala. Gaur egingo dute, 14:00etan, irekiera ofiziala. Kontrakantxak 12 urte bete ditu eta aste honetan ospakizunetan dabiltza. Ekitaldi desberdinak egin dituzte eta gaurkoa da esanguratsuena.
Langilen Babes saretik adierazi dute. «Kapitalaren azken krisia bizi dugun honetan, gure bizitzen gaineko kontrol osoa hartzeko hautua egin dugu. Elkartasunaren balioa zutarri gisa harturik, langileriaren estraktu zapalduenari bere beharrak asetzeko baliabideak eskaini nahi dizkiogu. Hori horrela, azken hilabeteetan gure egunerokoa aldatzea helburu duten pausuak ematen hasi gara. Besteak beste, baratzean lanean eta jakintzaren kolektibizaziorako tailer ezberdinak egiten. Guzti hori merkatu kapitalista gainditu eta gure beharrak autogestioaren bitartez lortzeko asmoz. Jantoki soziala beste adibide bat besterik ez da. Jendeak jateko ere ez duen garaiotan, elkartasuna da gure armarik indartsuena. Gure arteko babesa eta kidearekiko zaintza baitira kapitalaren aurkako borroka artikulatzeko dugun bide bakarra. Hori horrela, gaur egingo dugun jantoki sozialari ahal duzun moduko ekarpena egiteko deia luzatzen dugu».
Poesia errezitaldia gaur eta egun osoko festa bihar
Biharko antolatu da egun osoko festa, baina gaur ere Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia egongo da 22:00etan hasita.
Biharko eguna, berriz, 10:00etan hasiko dute auzolanean. Bazkaria eta kontzertuak ere izango dira.