Hasi dira Gabonetako kontzertuak. Gaur bi izango dira.
Aurrena, 18:30etan (ordu erdi aurreratu dute) Milagrosan, ‘Hernani’ Musika Eskolako Hernasax saxofoi taldea eta akordeoi orkestra ariko dira elkarrekin, 19:00etan Biterin.
Ondoren, iluntzeko 20:00etan hasita, herriko abesbatzek bat egingo dute San Joan Bataiatzailea elizan, Gabon kanten jaialdian. Bina abesti kantatuko dituzte, ordena honetan, Parrokiko Abesbatzak, Goiz Eguzkik, ‘Hernani’ Musika Eskolako gaztetxoen abesbatzak eta Dakapo abesbatzak, Kantuban Gazte Abesbatza berriak, Ozenkik eta Kantuzek. Elkarrekin kantatuz bukatuko dute.
Bihartik aurrera, gehiago
Datozen egunetan emanaldi gehiago izango da. Bihar, 12:00etan Ttarla dantza taldeak egindo du kalejira, Kaxkoan. Etzi, berriz, Txistulari Bandak joko du Milagrosan, 13:00ean. Eta datorren astean, 21ean Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute 17:00etan, 22an Ozenki, Musika Banda eta Goizuetako Umore Ona absbatza ariko dira 20:00etan elizan, eta 23an Kantuzek egingo du kale-buelta, 12:00etan.