Lertxundi aurkeztuko dute gaur, alkategai

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Xabier Lertxundi izango da EH Bilduren alkategaia, maia­tzeko Udal Hauteskundeetan; eta bere hautagaitza aurkez­te­ko, ekitaldia antolatu dute gaur, eguerdiko 12:00etan, Bi­te­rin. Ekitaldian izango dira, Maddalen Iriarte le­ge­­bil­tzar­ki­dea, eta Juan Karlos Iza­girre, Gipuzkoako ahaldun na­gusi iza­teko EH Bilduren hautagaia.

Aurretik, bilera dei­tu du EH Bilduk, 09:00etatik 12:00etara, Andre Kaleko bilgunean. Azter­tuko dute 2015-2019 legealdi­ra­ko aurkeztutako herri pro­gra­ma, eta hurrengo 4 urte­etakoa lantzen hasiko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!