Bazkarirako izena, gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 14a, 01:00

Alternaktiben Azoka biharko egunarekin borobilduko dute Iturola Elkarlan Sorguneak eta Beterri-Buruntzako Udalek; tartean, Hernanikoak. Bihar goizeko 11:00etan Hernaniko gune alternatiboetatik Tour Umo­ris­ti­koa egingo da, eta 14:00etan bazkari herrikoia, Iturolan. Gaur eguerdira arte eman daiteke izena, internet bidez. Ondoren, 16:00etan Iturolan bertan, azoka egingo da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!