Janari bilketa gaur eta bihar egingo da

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 14a, 01:00

Sahararen al­de­ko Euskal Ka­ra­ba­na, ohi bezala,  martxan da Saha­raren  Piztu Itxa­ro­pe­na izen­buru­pean; aur­ten, hama­bosgarren edizioa da. Gaur eta bihar artean elika­gaiak bildu daitezke.

Urtero bezala, elikagai zehatz batzuk eskatu ditu Saha­raren Aldeko Euskal Karabanak. Horiek sei dira: arroza, pasta, lekaleak, eta atuna eta sardinak oliotan. Elikagaia ez bada ere, kon­presak ere beharrezkoak di­rela azaldu dute. Eroski, Eros­le, Charter, Todo-Todo, BM, Lidl, Lidl Galarreta eta Dia super­merkatuetan jarriko dira gaur arratsaldean eta bihar goizean. Jendea behar da supermerkatuetan egoteko jakiak jasotzen... Lagundu nahi izanez gero 943 33 68 02 telefonora deitu behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!