‘Ezagutu Hernani’ lehiaketa, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 13a, 01:00

Ezagutu Hernani lehiaketan, Hernani Errotzenek, herri­aren historia gizarteratu eta herriko ondarea eza­gutzeko an­tolatzen duena bihar arte izan­go da aukera, parte hartzeko. Hiru galdera plan­teatu diz­­kiete herritarrei, eta erantzun beharko dituzte, al­biste honen goiko txartela beteta; gero, txar­tela moztu, eta utzi, jarri di­tuzten lau ku­txetako ba­­te­an: Rioja taber­nan, Urbie­ta Ko­pi­aken, Bite­rin, edo Kronikan.

Hauek dira galderak, eta bakoitzerako eman dituzten hiru erantzun posibleak:

1-Non dago Mulisko gai­nako aztarnategi mega­liti­koa? 
a) Santa Barbarako ha­rrobi gainean 
b) Onddi men­diaren atzean 
c) Oriamendi atzeko Munto baserrian

2-Zergatik du Portalondo izena, Andre Kale 46ko etxe­ak?
a) Erdi Aroko harresiaren ate edo sarrera bat ondoan zuelako
b) Portal horretan ondo egoten zelako
c) Fami­liaren izena da

3-Nor zen Juan de Urbieta?
a) Astigarragako markesen seme bat
b) Espainiaren zerbitzuan Frantziako erregea harrapatu zuena
c) Medi­kun­tzan aritutako zientzialari hernaniarra.

Hiruak asmatzen dituz­tenen artean, sariak zoz­ke­ta­tu­ko dituzte, eta Herna­nin San­­to To­mas eguna ospa­tzen den egunean, etzi larun­ba­tean,  jaso ahal izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!