Irunen, beste pauso bat emateko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Urteko azkenaurreko partidua jokatuko du Mundarrok gaur, arratsaldeko 15:30etan, Irunen. Dunboa Eguzkiren kon­tra ariko dira moreak, San Jose Obrero zelaian, eta garaipena lortzeak, beste pauso bat emateko aukera emango die astigartarrei, beharbada. Izan ere, sailkapenean bigarren dago Mundarro, 30 punturekin; eta elkarren kontra jokatuko dute Euskalduna liderrak (36 puntu) eta Vasconia hirugarrenak (28 puntu), Donostian, Vasconia­ren zelaian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!