Beste garaipen baten bila, etxean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Astebeteko atsedenaren on­doren, bi garaipenekin bukatu nahi du urtea, Mundarrok, mu­tilen Gi­puzkoako lehenengo mailan. Eta bi horietan aurrenekoa, gaur bertan bilatuko du, Take Orbela taldearen kontra, etxean.

Arratsaldeko 18:00etan ha­siko da partidua, kirol­degian, eta ligako azkeneko sailkatua hartuko dute astigartarrek. Beraz, aukera ederra daukate, balantzea positiboan jartzeko: bost garaipen eta beste bost porrotarekin daude orain.

Azpeitian jokatuko dute ur­teko azkeneko partidua, da­to­rren as­teburuan, Errotaundi ISBren kontra; eta urtarrilaren 12 edo 13ra arte, atseden hartuko dute gero.

Bolada onarekin jarraitzeko asmoz, neskak
Astebeteko atsedenetik bueltatuko da, nesken Gipuzkoako bigarren mailako taldea ere. Eta asmo garbi batekin itzuliko dira kantxara: bolada onari segida ematera. Ligako aurreneko lau partiduak galdu on­do­ren, azkeneko hiruak irabazi dituzte astigartarrek.

Eta beste garaipen bat bilatuko dute gaur, Ordiziaren kan­txan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Bi garaipen gehiagorekin dago talde goierritarra; ger­turatzeko aukera ona, beraz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!