Bihar arte dago epea izenemateko Dobera Euskara Elkarteak antolatzen dituen Negulekuetan. Gabonetako oporretan aisialdian euskeraren erabilera indartzeko asmoz antolatzen ditu Negulekuak Dobera Euskara Elkarteak, eta izenematea irekita dago, bihar arte edo plazak bukatu arte.
3-10 urte bitartekoentzat eta bi txanda, aukeran
Negulekuak abenduaren 24tik urtarrilaren 4ra bitartean egingo dira, asteburu eta jai-egunak kenduta. Goizeko 09:00etatik 13:30ak arte, jolasak, tailerrak, irteera txikiak, ipuin kontaketak, kantua... izango dituzte aukeran, 3 eta 10 urte bitartekoek (2008-2015 urteen artean jaiotakoek).
Nahi izanez gero, astebeterako eman daiteke izena, 50 euroan; bazkide direnek, 40 euroan. Bi asteetarako izena emanez gero, berriz, 90 euro izango dira; bazkideentzat 75.
Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Dobera Euskara Elkartearen bulegotik pasa (Larramendi, 11), 943 33 27 99 telefonora deitu edo dobera@dobera.eus helbidera idatzi daiteke. Izenemate orriak bertan lortu eta entregatu daitezke.
Ereñotzun ere, Negulekuak
Aurreko urtean bezala, Ereñotzun ere Negulekuetarako taldea osatu nahi du Doberak, Katiluzar Guraso Elkartearen laguntzarekin.
Nahi izanez gero, izena ematean talde horretarako dela adierazi.