Oroimen historikoa berreskuratuz, ‘Hernanitik Hernanira migranteak’

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 13a, 01:00

Azken urteotan egin den moduan, aurten ere Hernaniko Udalak Oroimen Historikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. 2018ko abenduaren 17tik 20ra, Oroimen historikoa be­rres­kuratuz, 2018: Migra­zioak, Hernanitik Herna­nira migran­teak izenburupean egitarau zabal bat antolatu du.

Aurkezpenean, Koro Etxe­be­rria, kultur zinegotziak eta ‘Txu­­so’ Gomez udal artxiboko tekni­karia jardunaldiaren non­­­­­­dik norakoak azaldu zi­tuzten. «Hernaniko gizarteak XIX-XX­garren mendeetan ze­har bizi­tutako migrazio-feno­meno ho­riek memoriatik be­rres­­kuratu nahi izan ditu­gu». Horretarako egitarau zabala prestatu da.

Bi hitzaldi, erakusketa eta antzezlana datorren astean zehar
Abenduaren 17an eta 18an bi hitzaldi eskainiko dira, 19:30­etan Biterin. Lehen­da­bi­zikoa, astelehenean Joseba Etxa­rri kazetariak eskainiko du eta historian zehar Euskal Herritik joandako migranteak izango dira hizketagai Euskaldunak, emigrante izenburupean. 

Hurrengo egunean, aste­artean abenduak 18, Jon Maia bertsolaria izango da hizlaria. Extremaduratik bertso­lari­tza­ra, integrazio istorio bat hitzal­dia eskainiko du XX. mendean, Frankismo garaian, Euskal Herrira etorritako migranteak gaia hartuta. 

Erakusketa ere egongo da aste­le­he­netik urta­rrilaren 5era arte. Nahiz eta astelehenean zabaldu inaugurazio ekitaldia abenduaren 19an, asteaz­ke­nean, egingo da Biterin, 20:00­etan. Musika egongo da eta Hernaniko gizarteak bizitako migrazioak irudi eta testuen bidez ezagutzera emango dira.

Jardunaldien barruan an­tzer­kiarentzat ere egongo da le­kua. Ligeros de equipaje. Cró­nica de la retirada antzezlana es­kainiko da, abenduaren 20­an, ostegunean, Biterin 20:00­­­etatik aurrera. Gazteleraz da eta Huescako talde batek eska­intzen du. 1936-1939ko gerra garaian Frantzia aldera ihes egindako pertsonen espe­rien­tzietan dago oinarrituta. 

«Mi­grazioa gaur­kotasun haun­diko eta gor­dineko feno­menoa de­lako, gogoratu nahi izan dugu mi­grazio-mugimen­duak betidanik izan direla, his­torian zehar ohikoak. Lehen, orain bezala, hain­bat arrazoi medio popula­zio­aren zati batek, bere jatorria atzean utzita, bizileku berriak eta aukera berriak bilatzera alde egin du» adierazi zuen Etxe­berriak.

«Historikoki, Euskal Herriko gizartea biztanleriaren espor­tatzailetzat definitua izan da... XX. mendearen hasieratik, 1975era arte gutxi gorabehera, Euskal Herria, Gipuzkoa eta Hernani populazioaren har­tzaile gune bihurtzen dira. Ho­rrek berekin ekarri ditu on­dorio demografikoak, sozialak, urbanistikoak, kulturalak... ga­ur egungo gizartea, Euskal He­rri­koa, gipuzkoarra, herna­ni­arra... itxuratzen dituztenak» aipatu zuten Etxeberria eta Gomezek. 

EGITARAUA

ABENDUAK 17 ASTELEHENA
- Migrazioak. Joan-etorriak irudiak erakusketaren irekiera. Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita. 18:00etatik 20:00etara, Biterin.
- Hitzaldia: Euskaldunak, emigrante. Historian zehar Euskal Herritik joandako migranteak. Joseba Etxarri hizlaria. 19:30etan, Biteri kultur etxean. 

ABENDUAK 18 ASTEARTEA
- Hitzaldia: Extremaduratik bertsolaritzara, integrazio istorio bat. XX. Mendean, Frankismo garaian, Euskal Herrira etorritako migranteak. Jon Maia hizlaria. 19:30etan, Biteri kultur etxean.

ABENDUAK 19 ASTEAZKENA
- Erakusketaren inaugurazio ekitaldia Biteri kultur etxean, 20:00etan. Migrazioak. Joan-etorriak irudiak. Musikaz girotua egongo da.

ABENDUAK 20 OSTEGUNA
- Ligeros de equipaje. Crónica de la retirada antzerkia Biterin, 20:00etan. Producciones Viridianak eskainiko du

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!