12garren urteurreneko ekintzetan murgilduta dago Kontrakantxa Gaztetxea. Iñoiz baño b12iago lelopean gaurtik aurrera, egunero izango da ekitaldiren bat. Gaur, 17:00etan, Un oasis en la montaña liburuaren aurkezpena egingo da Gaztetxean eta bihar, 18:00etan, Hitzaldia+pintxo-potea (autogestioa). Larunbatean egun osoko festa egingo dute, eta tartean egingo den bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte, Garinen eta Goiz Argin.