Abenduaren hasierarekin batera, hasi da Sahararen aldeko Euskal Karabana, ohi bezala, Piztu Itxaropena izenburupean; aurten, hamabosgarren edizioa da. Urtero bezala, elikagai zehatz batzuk eskatu ditu Sahararen Aldeko Euskal Karabanak. Horiek sei dira: arroza, pasta, lekaleak, eta atuna eta sardinak oliotan. Elikagaia ez bada ere, konpresak ere beharrezkoak direla azaldu dute. Eroski, Erosle, Charter, Todo-Todo, BM, Lidl, Lidl Galarreta eta Dia supermerkatuetan jarriko dira etzi arratsaldean eta larunbata goizean. Jendea behar da supermerkatuetan egoteko jakiak jasotzen... Lagundu nahi izanez gero 943 33 68 02 telefonora deitu behar du.