‘Cosas que dejé en La Habana’ gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Inmigrazinea zikloak beste saio bat izango du gaur Amher elkartearen eskutik. Biteri kultur etxean izango da, ilun­tzeko 19:00etan hasita, eta oraingoan jarriko dute Cosas que dejé en La Ha­bana filma.
1997ko filma da, Manuel Gutiérrez Aragónek zuzendu­takoa, eta 103 minutuko irau­pena dauka. Bizitza hobearen bila, La Habanatik Ma­dri­lera mugituko diren hiru ahiz­­pa dira prota­go­nistak. Izeba­ren etxean har­tu­ko dute ostatu, bere larru-dendan lan egi­tea­ren truke. Maitasuna eta kri­ti­karen arte­ko komedia da, Kubako inmi­granteen arazoa lantzen duena.

Sarrera, doakoa izango da
Zikloa ia urtero antolatzen da eta sarrera doakoa izaten da. Urrian hasi zen eta dagoeneko film labur eta luzemetrai desberdinak eskaini dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!