Bihar arteko epea daukate Buruntzaldeako 12 eta 18 urte bitarteko gazteek Azstigazte lehiaketan parte hartzeko. Maitasuna eta laguntasuna gai hartuta, aurkezpen eskutitza, lan idatzia eta irudi bat aurkeztu beharko dituzte eta ahozko defentsa egin. Bi maila eta sari daude: 200 euro, 12-14 urtekoentzat eta 400 euro, 14-18 urte artekoentzat. Oinarriak: www.astigarraga.eus.