Paneletan erakusgai, Plaza Berrin, etxebizitzaren egoera larria

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Etxebizitzaren egoera «ikusarazi eta salatzeko», erakusketa jarri da Plaza Berrin, Her­nani Solidarioa-Etxebizitza-eskubidea izenburupean. Ha­mar panelek osa­tzen dute erakusketa eta Giza Eskubi­deen Aldarrikapen Uni­bertsa­leko 25. artikuluarekin hasten da.

Elkarretaratzea, testuen irakurketa, musika eta jan edana, azken egunean
Hilaren 18ra arte egongo da ikusgai erakusketa. Data ez da nolanahi aukeratua izan: Irekiera izan da Giza Esku­bideen Aldarrikapen Uni­ber­tsalaren 70garren ur­teu­rre­na­ren egunean eta itxiera aldiz, hilaren 18an, Pertsona Etor­kinen Nazi­oarteko Egu­nean bertan.
Arratsaldeko 18:00etan izan­­­go da, Plaza Berrin. Euria egiten badu, aldiz, Atseginde­gin egingo dute. Bigarren egun horretan ber­tan emango zaio bukaera, erakusketari. Modu berezian egingo dute hori ere: «elkarteetako ordezkarien eskutik, itxie­ra egingo dugu etxebizi­tza-eskubideari, elkartasunari, aterpeari eta migrazioari erre­feren­tzia egiten dizkieten poema eta testuen irakurketarekin». Musika ere ez da faltako eta ahora eramateko pintxo eta edariak ere egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!