Gabonetakoa, Aiztondok eta musika eskolak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Igande honetan eskainiko dute Gabonetako kontzertua, Nor­ber­to Almandoz musika eskolak eta Aiztondo abesbatzak. Andre Maria elizan izango da, eguerdiko 12:30etan hasita. Parte hartuko dute, Aiztondoko abeslariekin batera, musika eskolako hainbat taldek: organoa, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea, instrumentu taldea eta abesbatza. Aurretik, 11:00etatik 12:00etara, 0-3 eta 4-5 urteko ikasleek saio bana eskainiko dute, musika eskolako areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!