Hernanin hasiko du bihar Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak zuzentzen duten Alboka folk taldearen, 25garren urteurrena ospatzeko bira. Emanaldi eta bira berezia izango da, Alboka taldeak hainbat lagunekin batera, eskainiko duena.
Bi protagonisten akordeoi, perkusio, txirula, alboka, flauta, boha, klarinete eta abarrez gain, bertan entzungo dira Iosune Marinen mandolin, gitarra eta ahotsa; Julio Andraderen kontrabaxua; Xabier San Sebastianen ahotsa eta gitarra; Juanjo Otxandorenaren bouzukia; Iraide Ansorenaren perkusioa edota Arkaitz Minerren biolin eta mandolina. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 7,5 euroan.