Dantza emanaldi solidarioa etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Pausoka elkartearen alde, dan­­tzan jarriko dute Biteriko are­to nagusia, etzi, ostiralean. Ilun­tzeko 19:00etan hasita, ema­nal­di berezia prestatu dute, mota guztietako dantza saioe­kin, eta magiarekin. 

Behar bereziak dituzten  hau­­rren gurasoen elkartea da Pausoka eta emanaldi soli­darioa izan­go da: «helbu­rua da dirua jaso­­tzea, Her­na­nin eta Urni­etan dauzkagun zentroek fun­tzionatzen segi dezaten. Gero eta ume gehiago daude, eta gero eta gauza gehiago behar dira, eta hori man­tendu egin behar da».

Ttarla dantza taldeak dan­tzatuko du agurra, hasteko, eta segidan Atzegi elkartearen emanaldia eta Mikel eta Maia­lenen salsa saioa izango dira ondoren. Marsel magoa igoko da gero taula gainera, eta hor­tik aurrera, makina bat dan­tza saio: euskal dantza Ttarlak; tan­goa Mari Car­me­nek eta Rafak; funkya sevi­llanak eta balleta Ainara dan­tza taldeak; batxata sensuala Maialenek eta Julenek; dantza garaikidea Biteri taldeak; milonga vals Marianek eta Je­súsek; eta salsa Biteri taldeak.

Sarrerak, salgai
Emanaldirako sarrerak, salgai daude herriko hiru dendatan: Antziola okindegian, Meri go­xo­ki dendan, eta Jantzi mer­tzerian. Helduen sarrera 8 euro dira, eta haurrena berriz 4 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!