Gabonetako kantak eta kontzertuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Gabonak ate joka dauden ho­netan etzi eta igandean talde desberdinek mu­sika kontzer­tuak eta kantu emanaldia an­tolatu dituzte Hernanin. Her­nani Musika Eskolako Her­nasax saxofoi taldeak eta akordeoi orkestrak Gabone­tako Kontzertua eskai­niko du­te etzi, 19:00etan Mila­gro­san. 

Hamabost kantu, zazpi abesbatzen ahotsetan 
Bigarren emanaldia, San Joan Bataiatzailea parroki elizan izango da, 20:00etan, egun be­rean, etzi ostiralean. Gabo­ne­tako kantuak abestuko dituzte sei abesbatzek: Kan­tuzek, Kan­­­tuban Gazte Abes­batzak, San Joan Pa­rro­kikoak, Musika Es­ko­lako gazte­txoe­nak eta Da­kapok, Goiz Eguzkik eta Ozenkik.
Abesbatza bakoitzak bi abesti kantatuko ditu; denak, Gabon girokoak. Eta amai­tzeko abesbatza guztiak elka­rrekin azken kanta, Zeru lu­rren Errege abestuko dute.

Txistu kontzertua igandean, Milagrosan
Gabon giroan sartuta, ema­naldi gehiago ere izango dira.  Txistulari Bandak eta gitarra-jo­leak, igandean. 13:00­etan, Mi­la­grosan eskainiko dutena esaterako. Patxi Apezetxe­aren zuzendaritzapean zortzi pieza joko dira: Violetaren martxa, Kardin, Balsa, Cum­berland rell, Las Larras, Kon­tra­dantza, Alborada Navi­deña IV, Gabon abestiak, Egu­berriko kantak eta White Christmas. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!