Inuxente Krosa antolatu du Mundarro Kirol Elkarteak, abenduaren 23an. 16:00etan izango dira haurren lasterketak, eta 17:00etan helduena (6 kilometro). Haurrena doakoa da, eta helduen lasterketarako, izenematea zabalik dago, kiroldegian, 5 euroan. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, irteeran, 7 euroan.