Abenduaren 18an, datorren asteartean, egingo du abenduko saioa, Irakurle Klubak. Liburutegian izango da, iluntzeko 19:30etan; eta oraingoan, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburua irakurriko dute. Isabel Etxeberriak gidatuko du saioa, eta irekia eta doakoa da.