Gabonak gertu daudela eta, bereziki prestatu dute hurrengo Zilegi Eskola, Udaleko Euskara Sailak eta AEK euskaltegiak: turroiak eta bonboiak egiten ikasteko saioa antolatu dute. Datorren asteartean izango da, abenduaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Zipotza elkartean. Ana Corcolesek eskainiko du, eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena: zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi, edota deitu 607 610 687 edo 607 592 864 telefonoetara. 2 euro izango dira.