Urtea euskeraz bukatzeko bi saio, bihar eta hilaren 20an

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Bi zita jarri ditu Gurasolagun egitasmoak, urtea bukatzeko. Bihar eta datorren ostegunean izango dira, Herri Eskolako jangela txikian, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara; eta ber­tan elkartuta, euskeraz hitz egiteko gu­nea izango dute, euskeraz dakiten gurasoek, eta ikasten ari direnek. Doa­koak izango dira bi saioak.
Baina gurasoek bakarrik ez, haurrek ere izango dute au­kera, bertan egoteko, Xagu­xar Aisialdi Taldeko begira­lee­kin batera.
Egitasmoa antolatu dute, elkarlanean, Udaleko Euskara Sailak, AEK euskaltegiak, Xagu­xarrek, eta Herri Eskolako Gu­raso Elkarteak. Informazio gehiago nahi duenak, kultur etxera jo dezake, 943 33 50 64 telefonora deitu, edota idatzi iker-g@aek.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!