Upelio eguna Zipotzan, 20ko hamarkadan girotutako festarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Festa berezia antolatu du Asti­garragako Gazte Asanbla­dak, larunbat honetan. Upelio eguna ospatuko dute, 20ko hamarkadan girotuta, Zipo­tza elkartean. Chimamanda tal­de astigartarraren kontzer­tua­re­kin hasiko da, 19:00etan, Zipo­tzaren ondoan. Eta buka­tzean, triki poteoa egingo dute.

Afarirako txartelak, bihar arte salgai
Eta festa borobiltzeko, afaria egin­go dute Zipotza elkartean, gaueko 21:30etan hasita. Horre­tarako, txartelak salgai dau­de, Zipotzan bertan; eta bihar da erosteko azkeneko eguna. 15 euro dira, laguneko.

Jantzietarako, gomendioak
Upelio eguna 20ko hamar­ka­dan girotuta egongo denez, ga­raiko jantziekin joatea eska­tu diete herritarrei, eta gomen­dio batzuk ere eman dituzte. Emakumeak, jantzi ohi ziren soinekoarekin, txor­katilak agerian zituztela eta gerrialde zabalarekin; koilare luzea, media beltzak edo txu­riak, eta buruan, txapela edo diadema janzten zuten. 
Gizonek, berriz, pin­tzadun galtzak eramaten zi­tuz­ten, beltzak edo urdinak; alkan­do­ra txuria, eta gaine­tik, txa­le­koa eta beroki luzea; pajarita ere jantzi ohi zu­ten, eta bu­ruan, kapela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!