Tomaxen beste abentura bat, kultur etxean bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 15a, 01:00

Haurrentzako antzerki saioa izango da bihar, kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Eta oraingoan, Tomaxen beste abentura bat ekarriko dute tau­la gainera: Espien eguna.

Ikastolan zigortuta daude Tomax eta Muxi, eta ohar bat aurkituko dute: «andereño Koro bahitu dugu». Hortik aurrera, irakaslea aurki­tzeko abentura bi­ziko dute: espiekin ha­rre­ma­netan jarri, Tomaxen etxeko txerritxoaren bila bida­ia arriskutsua egin, erreskatea ordaindu... Gai­nera, klaseko armairuak bakarrik mugituko dira, itzal misteriotsuak agertu... Eta ikus­leen laguntzaz asmatu be­harko dute kode sekretua.

Saiorako sarrerak, gaur ere jarriko dituzte salgai, ordubete lehenago, kultur etxean: haurrek 2,5 euro, helduek 5 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!