San Tomas azoka, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 12a, 01:00

Abenduaren 21a izango da Santo Tomas eguna, hurrengo ostiralean. Baina Astigarragan, aste honetan bertan ospatuko dute. San Tomas azoka jarriko dute larunbatean Foru Plazan, Herri Eskolako gurasoek eta irakasleek antolatuta, Udala­ren babesarekin.
Goizeko 10:30etan hasiko da festa, bertan, eta goiz oso­an ze­har egongo dira postuak plazan: nekazarien produk­tu­enak, ba­te­tik; eta Herri Esko­la­ko ikas­leek egindako gozoe­nak, bestetik.
Erakusketak ere egongo dira, eta bi tailer: baserritar zapiak nola jantzi erakusteko txokoa; eta zuhaitza apaintze­ko tailerra. Musika ere ez da faltako, noski. Azoka hasten denetik, trikitilariak ibiliko dira herria alaitzen. Eta gero, kantu jaialdia ere egingo dute, Foru Plazan bertan.

Zozketak, bukatzeko
Eta azokari bukaera ema­teko, aurten ere zozketatuko dituz­te, txerritxoa eta saski­ak. Eguer­diko 13:30etan izango da hori, eta zozketarako txar­te­lak, azo­kan bertan salduko dituzte, goi­zean zehar.
Produktuen postuez gain, taberna ere jarriko dute Foru Plazan, Arantzazuko Ama ikas­tetxeko DBHko ikasleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!