Urtero bezala, jostailuen truke-azoka jarriko dute aurten ere, Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xaguxar Aisialdi Taldeak. Astigarragako Herri Eskolako atarian izango da, bi egunetan; gaur eta ostiralean.
Gaurkoa izango da, etxean dauden jostailuak eramateko eguna. Osorik eta egoera onean egon behar dute, eta ikastolako atarira eraman beharko dira, arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Bertan utzitako jostailu bakoitzeko, truke-txartel bat jasoko dute.
Ostiralean, beste jostailu bat
Truke-txartel horiekin, beste jostailu bat jaso ahal izango dute. Ostiralean izango da horretarako aukera, truke-azokaren bigarren zitan; Herri Eskolako atarian bertan, 16:30etatik 17:30etara. Orduan, truke-txartel bakoitzarekin, hartu ahal izango dute beste norbaitek utzitako jostailu bat.