Ostegunean eskainiko du 25garren urteurreneko kontzertua Alboka taldeak, Biterin. Sarrerak 7,5 euroan daude salgai bertan, eta Kronikak hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kultura sailak oparituta. Horietako bat eskuratu nahi duten Doberako bazkide edota Kronikalariek, gaur arteko epea daukate zozketan parte hartzeko. Nahikoa izango da albiste honi www.kronika.eus webgunean iruzkin bat egitea, edo Kronikako bulegotik pasa eta bertan jarritako kutxan harremanetarako datuak uztea.