Mintegian izena emateko, azken aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 11a, 01:00

Herrigintza demokratikoaz, Etorkizuna Eraikitzen mintegia antolatu du Oreki Fundazioak ostegunerako. Galarretako Orona-Ideo eraikinean izango da, goizeko 09:15etan hasi eta eguerdiko 14:00ak bitarte. Politikagintza eta gizartegintza uztartzeari buruz arituko dira irakasle, gizarte zibileko ordezkari eta politikariekin batera. Sarrera irekia da, baina aurretik eman behar da izena: orekigintza@gmail.com helbide elektronikoan edo 687 736 587 telefono zenbakian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!