Lehendabiziko aldiz Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu da. Eguberri hauetan, Berriakeko 31 dendek partehartuko dute eta ekimen berri honekin, merkatariek bere erakusleihoak apaintzea eta erakargarriago bilakatzea lortu nahi da. Horrela, «Hernanik merezi duen eguberri-giroa lortuko du. Hori dela eta, Hernaniko auzotarrak erakusleihoak ikustera hurbildu ahal izango dira eta, aldi berean eguberri erosketak bertako dendetan egiteko aprobetxatu. Izan ere, herrian dagoen produktu eskaintza zabalarekin eta zerbitzu ugariekin gozatu dezakete» diote Berriak merkatari elkartetik.
Azaroan zehar, Hernaniko dendari batzuek teknika eta material desberdinak ikasteko aukera izan dute beren erakusleihoen diseinua lantzeko. Bi asteetan zehar, bere establezimenduen apainketan erabiliko dituzten elementu desberdinak, pertsonalki sortzen joan dira.
Originaltasuna, artikuluak agertzea eta Eguberri gaia erabiltzea, kontuan
31 erakusleihoak aztertzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideak originaltasuna, dendaren artikuluak agertzea eta Eguberri gaia erabiltzea izango dira. Udalaren ordezkari, Berriakeko ordezkari eta Hernaniko dekoratzaile aditu batek epaimahaia osatuko dute. Hauek kaleetan zehar pasako dira erakusleiho desberdinei puntuak emateko eta 2018-2019ko hiru onenak aukeratzeko.
Nahiz eta epaimahaiaren erabakia hedabideetan eta sare sozialetan abenduaren 21ean publiko egin, Hernaniko auzotarrek erakusleihoen apainketaz atzotik urtarrilaren 6ra arte gozatu ahal izango dute.
Hernani txartela zozketa
Bestetik, atzotik, beste urte batzuetan gertatu den bezala, gabonetako Hernani txartelaren kanpaina jarri da martxan. 100 ardo botila eta 100 Euskal Sagardo botila banatuko dira parte hartzen duten dendetan Hernani txartelarekin ordaintzerakoan. Kanpainak abenduaren 30era arte iraungo du. Gogoratu ticketa begiratzeaz eta jakingo duzu sariren bat irabazi duzun ala ez!