Orion jokatu zuten igandeko estropada, Gipuzkoako Batel Ligan, Hernaniko bost ontzik. Haur kategorian, laugarren izan ziren neskak; eta infantiletan, seigarren mutilak. Mutil jubenilak bederatzigarren izan ziren, neska promesak 12garren, eta mutil kadeteak 14garren.