Xabier Lertxundi, ­ EH Biduko alkategai

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 11a, 01:00

Xabier Lertxundi Asteasuin­tzarra izango da Hernaniko EH Bilduren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan. EH Bilduk plazaratutako prentsa oharrean dio «egun zinegotzi den 35 urteko hernaniarra izan da 2019-2023 legegintzaldirako ze­rren­da aukeratzeko proze­su­an hautagai bakarra, Uda­leko taldekideek eta EH Bilduko zenbait kidek proposatuta. Besteak beste Luis Intxauspe alkateak eta EH Bilduko beste zazpi zinegotziek, Lur Etxe­berriak, Juan Mari Olanok, Kistiñe Lujanbiok, Alazne Aro­zenak eta Aitzol Arrietak».
Azken lau urteotan, EH Bilduko zinegotzia eta Zer­bitzu Sozialetako presidentea izan da Xabier Lertxundi ze­rrendaburua. Pedagogia eta psikopedagogian lizen­tzia­duna da, hezitzaile moduan lan egin du beti, azken zortzi urteotan arriskuan dauden adingabekoekin eta horien senideekin. Lertxundik adie­razi du «ardura handiko erronkari heldu diola, batez ere Udaleko zinegotzi taldeak eta EH Bilduko taldeak emandako babesa aintzat hartuta. Hernaniar guztiekin batera egin nahi du aurrera, «uste dudalako, denen artean egindako lanak askoz ere hobeak izaten direla».

Larunbatean, aurkezpena eta bilera
Datorren larunbat eguerdian EH Bilduk Hernanin burutuko duen ekitaldian aurkeztuko du Xabier Lertxundi alkategaia. Aurretik, hernaniarrak gon­­bidatuta daude goizeko 09:00etatik 12:00etara Andre Kaleko bilgunean egingo den bilerara.
Bertan, 2015-2019 lege­al­di­rako aurkeztutako he­­rri programa aztertuko da; duela 4 urte egindako propo­sa­menen balantzea-diagno­sia egin eta gero abiatuko da beste lau urtetarako herri pro­­grama finkatzeko prozesua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!