Ostiralera aurreratu da Hernanin txotx irekiera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 11a, 01:00

2019ko txotx irekierak Herna­nin baditu aurten bi berri­kuntza garrantzitsu; asteko eguna eta lekua aldatu dira. Ora­in arte igandean egiten zen, Gudarien plazan, eta aur­ten ostiralez, urtarrilaren 18an, egingo da Tilosetan. Egu­raldi txarra egiten badu Atse­gindegira pasako da. 

Sagardo Apuruaren barru­an argitaratu ziren berri­kun­tzak eta 2018ko uztaren datuak ere eskaini ziren. Euskal He­rrian aurten guztira 11,78 mi­lioi litro sagardo egin dira. Sa­gardoa prest dago sagar­do­te­gietan eta txotx ire­kiera eta gero dastatu ahal­ko da. 

Intentsitate haundikoa eta txinparta finekoa
Sagar urte lasaia izan da iazko uzta oparoa eta gero. Hala ere, kalitate oso haun­dikoa izan da. Aurten sagar ale txikiagoa izan da eta likido gutxiagokoa. Muztioa gutxiago atera bada ere, kontzentratuagoa izan da eta azukre gehiagokoa. Oro­korrean halakoa dator: Aroma aldetik intentsitate haun­dikoa, estruktura, gorputz eta izaera haundikoa eta txin­parta finekoa. 

Egin diren 11,78 milioi sa­gardo litrotik hamaika dira Gipuz­koan egindakoak. Aur­ten­go uzta berezia izan da Gipuz­koan. Oso mailakatua eta ba­natua. Espero bezala, lore ga­raian egindako eguraldi bus­ti eta hotzek polinizazioa nekeztu dute erlearen ibilera ez delako behar bezalakoa izan. Ondo­rioz, lore polini­zazio gutxiago izan da eta uzta gutxiago. Sagarra ohi baino lehe­nago iritsi da, baita berandukoa ere. Azpima­rra­garria da sagardo­te­­gien diber­tsifikazioa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!