Patri Espinar txapeldun Master Cup finalean, lau t’erdi barruan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 11a, 01:00

PATRI Espinarrek Laboral Ku­txa Emakume Master Cup txapelketa, lau t’erdian, irabazi zuen igandean, Azkoitiko Gu­rea frontoian. Olatz Arriza­balaga gainditu zuen finalean, 9-22. Emozio pixka bat bai­no ez zitzaion falta izan finalari Espi­narren onurarako, bai­na ikusleen kalterako.  Fron­toia beteta, giroa ere bika­ina izan zen, tanto ederrak egin zituen Patri Espi­narrek eta uste baino errazago jantzi zuen lehenengo mailako txapela.
Espinar Usansolokoa da izatez, 33 urte ditu, baina Her­nanin bizitu da azken zor­tzi urteetan Hala ere, azken bost hilabeteak  Donostian egin ditu. Iñaki Esnal pelotari hernaniarra da bere entrenatzailea eta botillero lanak egin zituen igandean Azkoitian.
Final nagusian, txapeldunak berak esan bezala, nahikoa izan zuen frontoian ondo egotearekin txapela jantzi ahal izateko. Final laurdenetan latz sufritu zuen Usan­solokoak Lemoan iazko bi finalistak kanporatzeko eta azken bi kanporaketetan uste baino errazago lortu ditu txapelera eraman duten garaipenak.
Partida hasierako orekak lau­nako berdinketara arte bai­no ez zuen iraun. Patri Es­pi­­narrek ez zuen eskuinaz pelota gozatzerik lortu, baina ezkerrez bizi ibili zuen pelota eta Olatz Arrizabalagak egindako hu­tsek partida apurtzeko modua eman zioten. Parti­datik erabat irten zen bizkaitarra eta kontrako 12-0ko par­tzial batek batere aukerarik gabe utzi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!