Atzo itxi zituen ateak 2018ko Durangoko Azokak, euskal kulturaren erakusleiho haundienak. Milaka eta milaka bisitari izan dira bertan, tartean, hernaniar asko eta asko. Baina bisitariak bakarrik ez, standa izan du Dobera Euskara Elkarteak, eta Landakon izan dira Xabi Solano Esne Beltzarekin, Jose Luis Jimenez Sonakayekin, baita Huntza taldeko kideak ere (argazkian, Aitor Huitzi hernaniarra, diska berria sinatzen). Aztarna argitaletxeak ere izan du txokoa, Hernani Errotzenek bezalaxe.