Hamabosgarren karabana prest, Saharara elikagaiak bidaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 10a, 01:00

Abenduaren hasierarekin ba­­­tera,  hasi da Saha­raren al­de­ko Euskal Ka­ra­ba­na, ohi bezala, Piztu Itxaropena izen­buru­pean; aur­ten, hamabosgarren edizioa da. 

Abenduan eta urtarrilean zehar herriko es­koletan eta Biteri kultur etxean izango da aukera elikaga­iak emateko (bakoitzaren or­du­tegien ba­rruan). Baina su­per­merkatue­tan ere izango dira, hainbat asteburutan. Datorren hau izango da aurrenekoa; hain zuzen, ostiral eta larunbatean izango dira bo­lun­tarioak he­rriko saltokietan. Urtarrilean, beste asteburu bat ere zehaztu dute, 25 eta 26koa. 

Sei elikagai, eta konpresak
Urtero bezala, elikagai zehatz batzuk eskatu ditu Sahararen Aldeko Euskal Karabanak. Horiek sei dira: arroza, pasta, lekaleak, eta atuna eta sardinak oliotan. Elikagaia ez bada ere, konpresak ere beharrezkoak direla azaldu dute.

Aurreko urtean, arrakasta
Arrakastatsua izan zen aurreko urteko edizioa, hain zuzen,  6.528 kilo jaki jaso ziren, eta hori berdindu nahian ibiliko dira, antolatzaileak. Otsai­le­an jakingo da, hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!