Azokak borobilduko du Alternaktiben Astea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 10a, 01:00

Ekonomia sozial eta eralda­tzailearen bueltan, Alternak­tiben Astea antolatu dute Itu­rola Elkarlan Sorguneak eta Beterri-Buruntzako Udalek, tartean, Hernanik, aste hone­tarako. Gaur hasiko dituzte jarduera bereziak, energia burujabetzaren gaia lantzen. 

Bihar, Beterri-Buruntza sa­re­tzen jardunaldiak izango dituzte, eta bertan ezagutuko dituzte hainbat tokiko eki­men.  Eta etzi, proiektu zehatz bat bisitatuko dute Lasarte-Orian: Dekosocial.

Larunbatean izango da, ordea, egun haundia. Alter­nak­tiben Tour Umoristikoa egingo dute goizean, herrian zehar. Ondoren, bazkari herri­koia izango da (oraindik izena eman daiteke); eta bukatzeko, Alternaktiben III. Azoka egingo dute, Iturolan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

EGITARAUA
GAUR, Energia Burujabetza
- 17:00-19:00, Fagollaga zentral hidroelektrikora bisita. Goiener. Izenematea: info@­ingutek.eus. 
- 19:00-20:30, Gure faktura elektronikoan nola aurreztu? Tailerra. Ingutek.

BIHAR, Beterri-Buruntza saretzen
- 16:00-18:00, Jardunaldiak. ESE saretzen estrategiaren aurkezpena. Batura/Koopfabrika aurkezpena. Koopfabrika/’Kontsumo arduratsua jauzi’ liburuxkaren aurkezpena. Iturola.

ETZI
- 12:00-14:00, Dekosocial (Altzari birziklatuak balio sozialarekin) proiektua ezagutzera bisita. Lasarte-Oria. Sutargi SAL.

LARUNBATA, Alternaktiben Lurraldea
- 11:00-14:00, Alternaktiben Tour Umoristikoa: Iturola, Errapia, Karabe­leko, Herri Gunea, Plaza Feminista.
- 14:00, Bazkari herrikoia Iturolan. Izenematea: info@iturola.eus. Prezioa: arrunta, 8 euro; langabetuak, 4 euro; haurrak, doan.
- 16:00-20:00, Alternaktiben Azoka Iturola Elkarlan Sorgunean.

Informazio gehiago: Iturola Elkarlan Sorgunea edo info@iturola.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!