Mendiriz Mendik antolatu ditu dagoeneko, datozen bi irteerak. Bata igandean, otsailaren 24an egingo da. Hernani Ezagutuz zikloaren barruan, Oberan pagadia ezagutzeko aukera izango da, 08:00etan Atsegindegitik aterata. Ez da izena eman behar, eta doan da. Bestalde, martxoaren 2 eta 3an trabesiako eski ikastaroa emango du, eta otsailaren 25ean bilera egingo du informazioa emateko, 20:00etan elkartean. Izena bulegoan eman daiteke astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.