Osiñagako Auzo Elkarteak jakinarazi die auzotarrei hurrengo asteburuan, hilaren 15 edo 16an, kuota kobratzera pasako direla. Urteko kuota 10 eurokoa da, eta euro 1eko Loteriako partizipazioa dakar. Gainera, ordaintzen dutenen artean, saski bat zozketatuko dute. Etxean egongo ez denak, bizilagunari utzi diezaiokeela gogorarazi dute.