Urtea korrika bukatzeko gonbidapena egin dute, beste behin, Hernaniko Atletismo Sailak eta Hernani Wukrorekin gobernuz kanpoko erakundeak.
Wukroren aldeko San Silbestrea egingo dute, aurten ere, hilaren 31n. Arratsaldeko 18:00etan hasita izango da hori, Plazatik abiatuta.
Urtero bezala, 4 kilometroko ibilbidea osatuko dute partehartzaileek, herrian zehar.
Izenematea, irekita
Bertan parte-hartu nahi dutenentzat, ireki dute izenematea. Bi bide daude, horretarako. Bata, internetez, www.kirolprobak.com web-orrian; eta bestea, Ibaimendi dendan.