Aurrenekoa Esnaola, F55 mailan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 9a, 01:00

Beste garaikur bat jaso zuen pasa den asteburuan Eva Es­naola hernaniarrak, oraingo honetan, Valentzian. Berta­ko Maratoiaren 38. edizioa jokatu zuen, eta garaile izan zen F55 kategorian, 03:07:24 denbora eginda.

150 korrikalari, Esnaolaren atzetik
Denera, 151 atleta iritsi ziren hel­mugara Esnaolaren kategoria berean. Bera izan zen az­karrena bertan, eta sailkapen ofizialean 2.550garren iritsi zen.

Ia 21.000 korrikalari abiatu ziren goizeko 08:30etan Valen­tziako Monteolivete Zubitik, eta Ciutat de les Arts i les Ciènciesen helmugaratu ziren 19.495 korrikalari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!