1971n aurreneko Xenpelar Sariaren ekitaldia egin zutenetik, dagoeneko pasa dira berrogeita zortzi urte, baina Errenteriako sariketak zutik dirau. Bi urtetik behin egiten dute Errenterian, Juan Frantzisko Petriarena Rekondo, Xenpelar, bertsolaria jaio zen herrian, eta 25 urtetik beherako bertsolariek jokatzen dute, gonbidapen bidez.
Hernani ordezkatuz, azkeneko bietan (2016 eta 2018) gonbidatua izan da Eli Pagola, eta bietan iritsi da finalera. 2016an lortu ez, eta gaur izango du aukera, txapela janzteko.
Gaur izango du aukera Eli Pagolak txapela janzteko.
Arratsaldeko 17:00etan hasita izango da finala, Errenteria Hiria Kulturgunean, Niessenen.
Hamasei urtetik beherakoek sarrera debalde izango dute; helduek, aldiz, 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Sei finalista
Hiru kanporaketetatik onenak arituko dira gaur. Eli Pagolarekin batera eszenatokira igoko dira: Aitor Salegi, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Jon Gurrutxaga.